XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizonak, euskaldunak, burutu lezazke une bateko gauza ederra; betikoa, ala ere, betiko gizona billa zazu barnean; iñoiz ere iltzen ez dana nonbait.

Eta barne-zelaiz gabiltzalarik, erriak mendez mende luza-azi dizkigun kutsu ta arnasak ere, errezago idoroten.

Modu orretan iritxi oi gara gauzak arrunt bezain errez adierazteko bidetik ibiltera.

Arruntean, egunerokoan duzu gure arima: arrunta duzu arima geienik, noizbeinka egazkada biziak ba`ditu ere.

Bizitza bera, zer ote?.

Literatura guztietan, kontixu, gauzak arin ta errez adierazteko eran idatzi ta nabari jarri dituztenak, ez ote dira idazleetan eredu-maixu?.

Orkestako eres-maratilla zaratatsuak orobat beti darama melodi errez baten doiñu berezgarria; doiñu orixe baita ots-bil guztiaren ardatz eta erdi-une; orren biran dantzatzen orkesta zaratatsu guztia.

IRAULTZA

Arira biurtuz, idazle bakoitzak du bere izakera, besteengandik bereizten duena.

Esan dugunez, naikoa ziran aipatu garai artakoak, eta denak batera jotzen ziguten beren lan-griña sutsuan.

, dio Zaitegi`k.

Denak asmo berberak gartuta lan zegiten.

Adimen-iraultza osatu naia noski; aurreko gizaldikoen eta orduko askoren adimenak garbitu ta pentsakera berri baten ildoan sar-azi.

Eta ondoren, pentsakera berrituz, idazkera ere berritu.

Au egin zuen orduko talde elite autatu ark, guda aurreko azken urteetan batez ere.

Orduko olerkariei buruz Zaitegi`k ederki:.

Jarraian eragin bero baten zituak gogorazten dizkigu.